ADOREZ 5000
HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOA
ESAMOLDEAK
JARRAIBIDE TESTUA
Hona hemen Jarraibide testu bat sortzeko benetako irudiak. Lehenago, testua sortzeko hainbat pista eta eredu.
Hasi baino lehen kontuan hartu!:
Idaztean 1. pertsonan (singularrez edo pluralez) edota impertsonalean egitea ona da: (gehitzen da, hartzen da...eta horrelakoak).
Testuaren ideiarik edo atalik inportanteenak seinalatzen saiatu
Testu laburrak, koherenteak (paragrafo bakoitzean ideia bat) eta lokailuak erabiliz egin
- Ortografia kontuan hartu
Lokailuak behar-beharrezkoak dira ongi lotzeko eta testuak zentzua izateko:
- Lehenik, lehenik eta behin, hasteko, lehenengo...
- Ondoren, jarraian, gero, hori egin eta gero, segidan...
- Egiten denean..., -------- denean..., --- minutu igaro ondoren...
- Bukatzeko, amaitzeko, azkenik, azken urratsa...